Atzo, asteazkena, hartu zuen XXXIX. Sokamuturra Argazki Lehiaketaren epaimahaiak aurtengo sariketari dagokion epaia. 22 argazkilarik parte hartu dute aurtengo txapelketan, eta Jabier Beristainek, Mikel Zengotitak eta Mikel Arrietak erabaki dutenez, Roman Azkueren Estafeta txikiye argazkia da onena.
Honako hau da epaimahaiaren erabakia:
1. saria: Roman Azkue, Estafeta txikiye argazkiarekin.
2. saria: Santi Elias, Erdikale 22 argazkiarekin
3. saria: Jexus Artola, Jendetza argazkiarekin
4. saria: Miguel Angel Iriarte, Ustekabean argazkiarekin
5. saria: Beñat Unanue, Torero Kuadrilla argazkiarekin
Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onenaren saria, Iñaki Aranburuk irabazi du Veneciako karnabala argazkiari esker.
Urtero bezala, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa jarriko dute Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Sari banaketa areto horretan bertan egingo dute zapatuan, martxoaren 3an, 13:00etan. Argazki elkarteak herritarrei bertaratzeko deia egin die.