Azpeitiko Argazki Elkarteak iazko 12x12 barne lehiaketako erakusketa jarri du Sanagustinen

Iazko lehiaketaren lehen sei hilabeetako irudiak eskegi dituzte kulturguneko hormetan. Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Javier Bastida, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Santi Elias, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal, Antton Juaristi, Iñigo Olarte eta Julian Ruiz argazkilarienak dira argazkiak, eta hilaren 26ra arte egongo dira ikusgai.

Azpeitiko Argazki Elkarteak 12x12 barne lehiaketako irudiekin osatutako erakusketa jarri berri du Sanagustin kulturgunean. Atzoz geroztik ikusgai dira 2019ko lehiaketako lehen sei hilabeteetan lehiaketara aurkeztu zituzten irudiak. Hain zuzen ere, Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Javier Bastida, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Santi Elias, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal, Antton Juaristi, Iñigo Olarte eta Julian Ruiz argazkilarienak dira, eta uztailaren 17ra arte izango dira ikusgai.

12x12 barne lehiaketan, hilero argazki bat aurkezten dute parte-hartzaileek –urtearen hasieran aukeratzen diren hamabi gaien arabera–, eta hilaren bukaeran argazki guztiak baloratzen dituzte elkarteko kideek. Saioaren bukaeran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du, eta bertaratutakoen galderak erantzun ere bai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide