12x12 barne lehiaketaren iazko emaitzen bigarren erakusketa jarri du Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) Sanagustin kulturgunean
AAEko kideentzako barne lehiaketa horretan, parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute, urte hasieran aukeratutako hamabi gaien arabera, eta hil bakoitzaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran, parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du, eta elkartekideen galderak erantzun.
Oraingo honetan, Sanagustinera joaten den guztiak 12x12 lehiaketaren 2019ko azken sei hilabeteetako argazkiak ikusi ahal izango ditu.
Erakusketa astelehenean ireki zen eta urriaren 12a arte egongo da ikusgai.