2019ko Santo Tomas eguneko argazkien erakusketa jarri du AAEk Betharramen

Azken urteetako ohiturarekin jarraituz, Santo Tomas jaietako erakusketa prestatu du argazki elkarteak. Abenduaren 20a arte egongo da ikusgai.

Erakusketa honetan 2019ko Santo Tomas egunean Azpeitiko Argazki Elkartekook antolatu genuen barne argazki lehiaketaren argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

Argazkiak abenduaren 20a arte egongo dira ikusgai, Betharrameko erakusketa aretoan.

Erakusketaren ordutegia honako hau da:
Astelehenenetik ostiralera: 18:00 - 20:00.
Aste bukaeretan eta jaiegunetan: 12:00 - 14:00.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide