Jose Antonio Fernandezek irabazi du Juan Joxe Agirreren oroimenezko argazki lehiaketa

'Fuego'. Argazki honekin irabazi du Fernandezek Zuhaitza lehiaketa. (Jose Antonio Fernandez)

171 lehiakide eta 489 argazki aurkeztu dira Zuhaitza lehiaketara. Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkuna abenduaren 21ean egingo dute sari banaketa, Betharramen, 13:00etan. Lehiaketan saritutakoen eta finalisten argazkiekin osatutako erakusketa irekiko dute egun eta toki berean.

Jose Antonio Fernandez bilbotarrak irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) Lagun Onak MBrekin batera Juan Joxe Agirreren oroimenez antolatutako Zuhaitza argazki lehiaketa.

Epaimahaia Andoni Aleman donostiarrak eta Benito Kantero eta Juanjo Lopez Azurmendi bergararrek osatu dute eta atzo, ostirala, ebatzi zuten lehiaketaren emaitza. AAEren egoitzan bilduta, 45 finalistak aztertu ondoren, honako sari hauek ematea erabaki zuten epaimahaikideek:

1. saria: Fuego argazkiarentzat. Egilea: Jose Antonio Fernandez.

2. saria: Bi zuhaitz argazkiarentzat. Egilea: Iñaki Aranburu.

3. saria: Urbasa argazkiarenzat. Egilea: Carlos Mediavilla.

Herriko saritu gabeko lehen sailkatua: Juanjon omenez 1 argazkia. Egilea: Julen Juaristi.

171 lehiakide, 45 argazki finalista

171 argazkilarik hartu dute parte lehiaketan, eta denen artean 489 argazki aurkeztu dituzte.

Epaimahaiak eginiko lehen puntuaketan, 136 argazki sailkatu ziren. Bigarren puntuaketan, berriz, 45 argazki sailkatu ziren finalerako. Hauek izan ziren finalista horiek:

Kontxi Rodriguez (Bilbo), Jose Antonio Fernandez (Bilbo), Pedro Luis Ajuriagerra (Bilbo), Juan Maria Asensio (Barakaldo), Alexis Amores (Barakaldo), Javier Lopez (Durango), Eneko Ibarguengoitia (Gernika), Felix Urrutia (Mungia), Javier P. Fernandez (Urduliz), Natxo Parron (Leioa), Ivantxo Rodriguez (Mañeru), Borja Ruiz (Gasteiz), Pedro Arriola (Eibar), Manu Barreiro (Beasain), Miguel Cavero (Ordizia), Iosu Garai (Legazpi), Carlos Mediavilla (Urretxu), Pablo Perez (Urretxu), Pako Vierbucher (Zumarraga), Ruben Redondo (Irun), Imanol Zubiaurre (Donostia), Carlos de Cos (Soraluze), Javier Beristain (Azkoitia), Unai Armentia (Aizarnazabal), Imanol Manterola (Zumaia), Jorge Murgiondo (Zumaia), Alaitz Ruiz (Azpeitia), Jexux Artola (Azpeitia), Iñaki Aranburu (Azpeitia), Iñaki Etxenagusia (Azpeitia), Julen Juaristi (Azpeitia), Roman Azkue (Azpeitia), Santi Elias (Urrestilla) eta Angel Rodriguez (Azpeitia).

Sari banaketa eta erakusketa

Sari banaketa abenduaren 21ean, astelehena, 13:00tan egingo da, Betharrameko erakusketa aretoan. Sari banaketarekin batera, eta urtarrilaren 10a arte, lehiaketaren irabazleen eta finalisten argazkiekin erakusketa zabalduko da.

Erakusketaren ordutegia:
Astelehena - Ostirala: 18:00 - 20:00.
Aste bukaerak eta jaiegunak: 12:00 - 14:00.

Eskerrik asko epaimahaikoei, lehiaketan parte hartu duten guztiei, eta sari banaketa arte.

Nahi duenak gure webgunean ditu ikusgai lehen hiru saridunen argazkiak eta lehiaketaren akta ofiziala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide