Apirileko 12x12 lehiaketa: angular handia

Valen Garciak Loiolan ateratako irudia.

Atzo, osteguna, apirileko 12x12 barne lehiaketako bozkatze eta boto kontaketa eguna izan genuen, bakoitzak bere etxetik, noski. Aurreko hilean angular handiko objektiboarekin ateratako argazkiak izan genituen ikusgai.

Objektibo horiek oso ikusangelu zabala ematen dute, foku-distantzia ohiko objektiboek baino txikiagoa izanik, giza ikusmenarena baino ikusmen-angelu handiagoa lortzen dute, eta normalean ikuspegi panoramikoetarako erabiltzen dira.

Honako hauek izan ziren lehiaketara aurkeztutako argazkien bozkaketaren emaitzak: lehen postuan, Valen Garcia; bigarren postuan, Gorka Arregi; eta hirugarren Angel Olabarria eta ñigo Olarte (puntuazio berberarekin).

Beti bezala, lehiaketako argazki guztiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide