Argizaiola lehiaketaren iazko edizioko irudiak ikusgai daude Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Hain zuzen ere, 2020an lehiaketaren 40. edizioa izan zen, eta Arka Devbilek irabazi zuen, Eterna extasis argazkiarekin. Irudi hori eta beste hainbat ikus daitezke, beraz, aretoko hormetan. Erakusketa uztailaren 18ra arte egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera, 18:00etatk 20:00etara; eta asteburuetan eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa da Argizaiola. Argazkilari askoren esanetan, "lehiaketen artean txapelduna" da, hara lanak aurkeztu ahal izateko antolakuntzaren gonbidapena jaso behar baita. Hau da, federazioak urtean zehar babesten dituen Nafarroako, Arabako, Bizkaiko nahiz Gipuzkoako zein Ipar Euskal Herriko argazkilariek gonbidapen bidez parte hartzen dute Argizaiolan.