Juan Mari Ibarzabal, 12x12 barne lehiaketaren urriko irabazlea

Juan Mari Ibarzabalen argazki honek irabazi du. (Juan Mari Ibarzabal)

Joan zen ostegunean egin zen argazkien aukeraketa eta bozketa, eta Ibarzabalen argazkia izan da urriko barne lehiaketaren irabazlea. Bigarren Gorka Arregi sailkatu da, eta Iñigo Olarte hirugarren.

Makroa izan da Azpeitiko Argazki Elkartearen urriko 12x12 barne lehiaketarako teknika; zehazki, tamaina oso txikiko objektuak ohiko tamainan erreproduzitzeko teknika. Joan zen ostegunean egin zen argazkien aukeraketa eta bozketa, eta Juan Mari Ibarzabalen argazkia izan da irabazlea. Bigarren Gorka Arregi sailkatu da, eta Iñigo Olarte hirugarren.

Argazki elkartearen webguneko honako lotura honetan ikus daitezke hiru argazki hautatuak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide