Sokamuturra 2022 argazki lehiaketa, Imanol Elias saria

Aurten bai! Larunbat honetan kaldereroak berriro kaleetan izango ditugu eta karnabal jaiak ere laster izango ditugu gainean eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

nauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 27, 28 eta martxoak 1 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe). Nahi duen pertsona orok parte har dezake argazki lehiaketa honetan.

Sari berezia, Iñaki Joaristi "Altzarte" izenekoa, inauterietako jai giroari buruzko Koloretako argazki onenari emango zaio. Sari honetarako, partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango dituelarik.

Argazkien tamaina 20x30 zm-koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat jarri beharko dira. Argazki guztiak, CD batean jpg formatuan aurkeztu beharko direlarik.

Aurreko urteetan egin den bezala, lehiaketatik kanporatuak izango dira argazkiak aurkezterakoan, bi formatuetan aurkezten ez dituzten lehiakideak.

Lanak aurkezteko epea 2022ko martxoak 10, osteguna, 22:00etan amaituko da (egun horretan argazkiak elkartean egon beharko dira).

Nahi duenak gure web orrian ditu 2022ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.

2022ko martxoaren 19an, larunbata, eguerdiko ordu-batean, erakusketa irekitzearekin batera, sari banaketa egingo da. Erakusketara etortzen diren ikusleak ere, sari herrikoi bat emateko aukera izango dute, bere gustuko argazkiari botoa emanez. Argazki irabazlearen egileak plakatxo bat jasoko du. Botoa ematen duten ikusleen artean 10 argazkiren 20x30ko anpliazioak zozketatuko dira

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide