Astelehenean, martxoaren 14an, elkartu zen Juan Mari Amenabarrek, Borja Eizagirrek, Enekoitz Esnaolak eta Iñigo Kortak osatutako epaimahaia, eta inauterietan egindako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 25 argazkilariek bidalitako 139 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren, honako erabakia hartu zuen:
1. saria: Santi Elias, Orkatz argazkiarekin.
2. saria: Roman Azkue, Aldapan gora argazkiarekin.
3. saria: Angel Olabarria, Soka dantzan argazkiarekin.
4. saria: Alberto Beloki, Ordurarte lasai argazkiarekin.
5. saria: Igor Froilan, Ez nauk harrapauko argazkiarekin.
Inauterietako jai giroari buruzko argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria, berriz, Alberto Belokiren Zeruan bezala argazkiarentzat izan da.
Erakusketa eta sari banaketa
Urtero bezala, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari da Azpeitiko Argazki Elkartea. Aurten, gainera, Betharrameko aretoan izango da berriro erakusketa.
Sari banaketa erakusketa areto horretan berean egingo da, larunbat honetan, martxoaren 19an, 13:00etan hasita.