Jendea bere familiarekin, bikotekidearekin, lagunekin nahiz kuadrillarekin etorri zen argazkiak ateratzera larunbatean Azpeitiko Argazki Elkartearen estudiora. Gaur eguerdian bidali ditugu argazki guztiak; beraz, oraindik norbaitek bere argazkiak jaso ez baditu, mesedez jar dadila gurekin kontaktuan aae.estudioa@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.
Azpeitiko Argazki Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie bertaratu ziren guztiei.