Ibon Azpilikueta argazkialariak Bidaia bat nire argazkilaritzaren munduan hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, hilak 15, Dinamoa sormen gunean. Azpilikuetaren argazkiak ikusteko abagunea izango dute hitzaldira joaten direnek, eta, era berean, argazkilaritza munduan hark izan duen esperientzia entzuteko aukera ere izango da. 21:30ean izango da saioa, eta sarrera irekia izango da; beraz, edonork izango du hitzaldira joateko aukera. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatu du saioa.