Aurreko ostegunean ezin izan genuen Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne lehiaketako bozketarik egin, eta azkenean, atzo izan genuen horretarako aukera.
Iraileko gaia Garraio publikoa izan zen, eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, honako hauek izan ziren emaitzak: irabazlea Iñigo Olarte, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Javier Bastida.
Lehiaketako argazki guztiak elkartearen webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.