Ikusgai dago Betharrameko erakusketa aretoan Azpeitiko Argazkilari Elkartearen Santo Tomas jaietako erakusketa. Bertan, 2019ko Santo Tomas egunean antolatu genuen barne argazki lehiaketarako prestaturiko argazkiak ikusi ahal izango dituzue. Erakusketa abenduaren 23 arte egongo da ikusgai. Honakoa izango da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.