Bigarren urtez jarraian, Gorka Arregik irabazi du 2022ko 12x12 argazki lehiaketa

Gorka Arregiren argazki bat.

Dagoeneko zehaztuta dago Azpeitiko Argazki Elkartearen barne lehiaketako sailkapena. Iñigo Olarte sailkatu da bigarren, eta Juan Carlos del Pozo, berriz, hirugarren.

Bigarren urtez jarraian, Gorka Arregik irabazi du Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne lehiaketa. 2022ko hilabetez hilabeteko emaitzak jasota, osatuta dago sailkapen orokorra. Aurreko urteko sailkapena berdinduz, Iñigo Olarte sailkatu da bigarren, eta Juan Carlos del Pozo, berriz, hirugarren.

Eskerrak eman nahi dizkiegu hilabetero beren argazkiak aurkeztuta lehiaketan parte hartu duten elkarteko bazkide guztiei. Eta, aldi berean, aurten ere hileroko gaiak beren kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena egiten diegu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide