Santo Tomas 2022 argazki lehiaketaren sariak banatu ditu AAEk

Santo Tomas 2022 argazki lehiaketan saritutakoen argazkia. (AAE)

Atzo, ostegunez, izan zen sari banaketa ekitaldia elkartearen egoitzan. Angel Olabarriak jaso du lehen saria, Alberto Belokik bigarrena, eta Roman Azkuek hirugarrena.

Santo Tomas 2022 argazki lehiaketaren sari banaketa egin genun atzo, osteguna, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan. Lehenik, aurkeztutako argazki bildumen proiekzioa izan genuen eta ondoren, lehen sailkatuek beren "opari ederrak" jaso zituzten.

Aurreko albistean kontatu bezala, Angel Olabarria izan da lehiaketaren irabazlea; bigarren postua Alberto Belokirentzat izan da, eta hirugarrea Roman Azkuerentzat. Zorionak denei.

Nahi duenak gure webgunean ikus ditzake lehiaketaren akta eta puntuazio ofiziala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide