Igor Froilanek irabazi du XIII. Gau Txori argazki rallya

Ur jauzia gaiari lotuta Froilanek aurkeztutako irudia. (Igor Froilan)

Bigarren, berriz, Ivan Rodriguez sailkatu da, eta hirugarren Arantza Rodriguez, eta herriko lehen sailkatua Oscar Baile izan da. Sari banaketa ekitaldia eta lehiaketara aurkeztutako argazkien proiekzioa otsailaren 25ean egingo dute.

Igor Froilanek irabazi du joan zen otsailaren 4an egin zen Gau Txori argazki rallya. Azpeitiko Argazki Elkarteko (AAE) Gorka Arregik, Julen Juaristik eta Santi Eliasek osatutako epaimahaiak atzo hartu zuen erabakia: haien iritziz, Froilanena izan da bilduma onena. Bigarren, berriz, Ivan Rodriguez sailkatu da, eta hirugarren Arantza Rodriguez, eta herriko lehen sailkatu Oscar Baile izan da.

Sari banaketa ekitaldia eta lehiaketara aurkeztutako argazkien proiekzioa otsailaren 25ean, zapatuan, izango da, Dinamoa sormen gunean, 18:30ean hasita.

Duela bi aste egin zen argazki rallyan 21 lagunek parte hartu zuten. AAEk jakinarazi duenez, Barakaldoko, Mañeruko, Donostiako, Oñatiko, Zumaiako, Zestoako eta Azpeitiko argazkilariak aritu ziren irudi onenen bila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide