Atzo, astelehena, epaimahai puntuatzailea (Gorka Arregi, Kike Orbegozo eta Mikel Zengotita argazkilariak eta Enekoitz Esnaola, Zezen Beltz elkarteko kideak) bildu zen karnabaletan egindako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten argazkilariek bidalitako argazkiak ikusteko eta baloratzeko. Hori egin ondoren, erabakia hartu zuten, eta honako hau da lehiaketako sailkapena:
1. saria: Ander Uria
2. saria: Angel Olabarria
3. saria: Iñaki Etxenagusia
4. saria: Juan Mari Ibarzabal
5. saria: Iñigo Olarte
Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onenari ematen zaiona, Juan Carlos del Pozok irabazi du. Zorionak saritu guztioi.
Argazkiak ikusgai, martxoaren 25ean
Urtero bezala, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari da argazki elkartea. Betharram aretoan izango da erakusketa, eta sarituen argazkiak aurrenekoz egun horretan ikusi ahal izango dira.
Sari banaketa erakusketaren irekiera egunean egingo da, martxoaren 25ean, larunbatez, 13:00etan. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.