62 argazkilarik parte hartu zuten Gipuzkoako Argazki Elkarteak (SFG) joan den maiatzean Donostian antolatutako argazki rallyan. Lehiakideek egunean bertan jasotako bost gairi buruzko argazkiak atera behar izan zituzten: udaberriko koloreak, jaialdia-urteurrena, paretetan, ibiltariak eta parkeak-lorategiak. Gipuzkoako Argazki Elkarteko kideak izan ziren epaimahikoak, eta aurkeztutako bilduma guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, gure elkarteko kide dugun Juan Mari Ibarzabal geratu zen lehen postuan. Zorionak, Juan Mari!
Hemen duzue Juan Marik rallyan aurkeztutako argazkietako bat. Bilduma osoa gure webgunean ikus dezakezue.