Santotomasetako argazki erakusketa, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

Santo Tomas jaietan ateratako argazkiak ikusgai jarri ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak Betharram aretoan.

Azken urteetako ohiturarekin jarraituz, Santo Tomas jaietako erakusketa prestatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE). Dagoeneko ireki dute erakusketa Betharram aretoan, eta ikusgai izango da abenduaren 23ra bitarte. 

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai erakusketa, eta asteburu zein jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide