Manu Barreiro argazkilariak hitzaldia emango du ostegunean Dinamoan

Manu Barreiro argazkilaria. (Manu Barreiro)

21:00etan hasiko da Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatu duen solasaldi irekia.

Manu Barreiro argazkilari gipuzkoarra Azpeitian izango dugu datorren ostegunean, martxoaren 14an, hitzaldi bat emateko. Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatu du Barreiroren hitzaldia eta elkarteak egoitza duen Dinamoa sormen gunean izango da, 21:00etan.

Barreiroren lana deskribatzeko, bere webgunean irakurri ditzakegun hitzok bezalakorik ez: "Argazkigintza eta, batez ere, erretratua eta pertsonak protagonista diren edo haien presentzia sentitzen den argazkiak maite ditut". Ostegunean elkartean izango dugu Barreiro, bere lana erakusteko eta bere ibilbideaz hitz egiteko.

Solasaldi irekia izango da; beraz, animatu eta ez galdu argazkilari bikain hau ezagutzeko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide