Baditu irabazleak XLV. Udaberriko argazki rallyak. Joan zen apirilaren 7an egin zuten urtero udaberriarekin batera egiten duten rallya, eta asteburuan bildu da epaimahaia, irabazleak aukeratzeko. Aurten, Alaitz Ruiz, Iñaki Etxenagusia eta Adiel Zabala izan dira epaimahai puntuagarria osatu duten argazkilariak, eta larunbatean elkartu ziren Azpeitiko Argazki Elkarteak Dinamoan duen lokalean, rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusteko eta baloratzeko. Lanak egin ostean, horrela gelditu da sailkapena:
- 1. bilduma onena: Ordiziko Jose Miguel Romero. Saria: 150 euro eta Azpeitiko eskudela.
- 2. bilduma onena: Ondarroako Juan Carlos Romero. Saria: 120 euro eta garaikurra.
- 3. bilduma onena: Azpeitiko Oscar Baile. Saria: 90euro eta garaikurra.
- Herriko lehen ez saritua: Igor Froilan. Saria: 70euro eta garaikurra.
- Argazki onenaren saria: Donostiako Natxo Castellanos. Saria: 50 euro eta garaikurra.
Urtero bezala, argazki guztiak ikusteko aukera eskainiko du argazki elkarteak. Horretarako hitzordua apirilaren 18an jarri dute, 21:00etan, elkarteak Dinamoan duen lokalean.
Beti bezala, bilduma sarituak AAEren webguneko Ekintzak/Rallyak atalean jarri dituzte ikusgai.