Adiel Zabalaren lainoak, apirileko 12x12 lehiaketan irabazle

(Argazkia: Adiel Zabala)

Juan Carlos del Pozorentzat izan da bigarren postua, eta Roman Azkuerentzat hirugarrena.

Astebete berandu, baina hemen gatoz gure 12x12 lehiaketarekin. Aurreko ostegunean ikusi eta bozkatu genituen apirileko argazkiak. Lainoak genuen hil horretako gaia (lainobera barne).

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua, Adiel Zabala; bigarren, Juan Carlos del Pozo; eta hirugarren, Roman Azkue.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide