Iñaki Etxenagusiaren argazki bat, ekaineko 12x12 lehiaketan garaile

(Argazkia: Iñaki Etxenagusia)

Kirola zen gaia, eta ISBren gizonen taldearen partida batean ateratako argazkiarekin lortu du saria Etxenagusiak.

Aurreko asteko ostegunean izan genuen gure 12x12 lehiaketaren eguna. Ekaineko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen; kirola zen hileko gaia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postuan, Iñaki Etxenagusia; bigarren, Erkaitz Regillaga; eta hirugarren, Javier Bastida.

Hemen goian dugu argazki irabazlea. Eta beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide