Iñaki Etxenagusiak laugarren hilabetez jarraian irabazi du 12x12 barne lehiaketa

(Argazkia: Iñaki Etxenagusia)

Zuri-beltza izan da iraileko lehiaketarako argazkientzako gaia.

Atzo gauez ikusi eta bozkatu genituen gure 12x12 barne lehiaketaren iraileko argazkiak. Zuri-beltza genuen gaia, eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan, laugarren hilabetez jarraian, Iñaki Etxenagusia, bigarren postuan, Jexux Artola; eta hirugarren, Juan Carlos del Pozo.

Hemen dugu lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure Argazkiak 12x12 galerian ikus ditzakezue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide