Hainbat herritatik etorritako argazkilariak izan genituen azaroaren 3an Azpeitiko kaleetan, Udazkeneko 34. Argazki Rallyan: Zarautz, Donostia, Legazpi, Zumarraga, Zestoa, Tolosa, Leaburu, Idiazabal, Zalla, Barakaldo, Durango... Eta noski, Azpeitikoak, bertakoak. Guztira, 30 argazkilarik parte hartu zuten rallyan; tartean, bost emakume izan ziren, eta ea hurrengo urterako gehiago animatzen diren.
Epaimahaia Pilar Aguayok (Donostia), Carlos Mediavillak (Legazpi, Gipuzkoa) eta Iñaki Etxenagusiak (Azpeitia) osatu dute. Epaimahaikideek rallyra aurkeztutako argazkiak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu dute:
- 1. bilduma onena: Jose Luis Rodriguez (Zalla, Bizkaia). Saria, 150 euro eta garaikurra.
- 2. bilduma onena: Iñigo Olarte (Azpeitia). Saria, 125 euro eta garaikurra.
- 3. bilduma onena: Alberto Sanz (Barakaldo, Bizkaia). Saria, 100 euro eta garaikurra.
- Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Oscar Baile. Saria, 90 euro eta garaikurra.
- Rallyko argazki onenaren saria Jose Luis Rodriguezen bilduma irabazleko argazki bati eman diote. Saria, 60 euro eta garaikurra.
Zorionak guztiei!
Udazkeneko 34. Argazki Rallyra aurkeztutako argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa azaroaren 21ean, ostegunean, 21:00etan, egingo dira Azpeitiko Argazki Elkartearen lokalean (Dinamoa sormen gunean, Soreasu, 1. solairua). Denok zaudete gonbidatuta.