Banatu dituzte Udazkeneko 34. Argazki Rallyaren sariak

Udazkeneko 34. Argazki Rallyaren irabazleak, sariekin. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

Jose Luis Rodriguezek irabazi du bilduma onenaren saria; Iñigo Olarte izan da bigarrena, eta Alberto Sanz hirugarrena. Ostegun gauean egin zuten argazki rallyaren sari banaketa, Azpeitiko Argazki Elkartearen lokalean.

Banatu ditugu Udazkeneko 34. Argazki Rallyaren sariak. Ostegunean, elkartearen lokalean egin genuen sari banaketa, eta aurretik rallyko parte hartzaile guztien argazki bildumak ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.

Epaimahaiaren arabera, honakoak izan dira irabazleak:

  • 1. bilduma onena: Jose Luis Rodriguez (Zalla, Bizkaia). Saria, 150 euro eta garaikurra.
  • 2. bilduma onena: Iñigo Olarte (Azpeitia). Saria, 125 euro eta garaikurra.
  • 3. bilduma onena: Alberto Sanz (Barakaldo, Bizkaia). Saria, 100 euro eta garaikurra.
  • Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Oscar Baile. Saria, 90 euro eta garaikurra.
  • Rallyko argazki onenaren saria Jose Luis Rodriguezen bilduma irabazleko argazki bati eman diote. Saria, 60 euro eta garaikurra.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorionak sarituei.

Sari banaketako argazkiak eta sarituen argazki bildumak, Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean daude ikusgai.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide