Juan Carlos del Pozoren tantak garaile azaroan

(Argazkia: Juan Carlos del Pozo)

AAEren joan den hileko 12x12 barne argazki lehiaketaren gaia Tantak zen. Bigarren Iñaki Etxenagusia sailkatu da, eta hirugarren, berriz, Adiel Zabala.

Azpeitiko Argazki Elkartearen (AAE) azaroko 12x12 barne lehiaketaren gaia Tantak izan zen, eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, honako hauek izan dira lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Juan Carlos del Pozo, bigarren postuan Iñaki Etxenagusia, eta hirugarren Adiel Zabala.

Beti bezala, saritutako lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide