Urte berrian sartuta, ohiko martxari ekin diete Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek. Atzo, osteguna, iluntzean elkartu ziren abenduko 12x12 barne lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko eta horietatik onenak erabakitzeko. Bozketa egin ondoren, lanik onena Iñaki Etxenagusiaren Simetria zela ebatzi zuten. Bigarren lekuan Adiel Zabala gelditu zen, eta hiurugarrenean, Iñigo Olarte..
Goikoa da lehen postuan gelditutako argazkia, eta beti bezala, lehen hiru argazkiak Ekintzak 12x12 atalean ikus daitezke.