1982ko danborrada Pepe Gilen argazki bilduman

1982ko danborradako une bat. (Pepe Gil)

Azken aste hauetan hainbat argazki album berri gehitu ditugu Pepe Gilen bildumara, baita San Sebastian jaietako danborradetakoak ere.

Dagoeneko 5.500 argazki baino gehiago sarera igota! Azken asteetan 1981-1982 urteetako hainbat argazki sorta igotzen ibili gara, besteak beste, Udal Musika Bandarenak, Euskal Herriko Itzuliarenak, desenkajonamentuarena, altzarigintza azoka eta, noski, 1982ko haurren eta helduen danborradetako argazkiak.

San Sebastian festen atarian, gogoratu nahi dizuegu, Pepe Gil bilduman hainbat urteetako danborradetako argazkiak dituzuela ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide