Joan zen larunbatean iazko San Tomas jaietako argazki lehiaketaren sari banaketa egin zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak. Alberto Belokiren bilduma izan da onena epaimahaiaren iritziz, eta bigarren Adiel Zabala eta hirugarren Roman Azkue sailkatu dira. Bigarren urtez jarraian irabazi du lehiaketa Belokik.
Epaimahaia Javier Bastidak, Iñaki Etxenagusiak eta Valen Garciak osatu dute, eta argazki guztiak ikusi eta puntuatuta hartu dute erabakia. Honako lotura honetan ikus daitezke hiru sarituen argazki bildumak.