Banatu dituzte Gau Txori 2025 argazki rallyko sariak

Atzo gauean egin zuten aurtengo Gau Txori rallyko sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartean.

Atzo iluntzean banatu zituzten Gau Txori rallyko sariak Azpeitiko Argazki Elkartean. Ohiturari jarraituz, eta sariak banatu aurretik, rallyra aurkeztutako argazkilarien argazki bildumen proiekzioa egin zuten. Aurrez jakinarazita bezala, irabazlea Josu Altzelai izan da, bigarrena Adiel Zabala eta hirugarrena Gorka Gomez. Herriko lehen sailkatua, hiru lehenetan ez saritua, Iñigo Olarte izan da.

Nahi duenak Azpeitiko Argazki Elkartearen webguneko Ekintzak / Rallyak sailean ikus ditzake sarituen argazki bildumak.

Zorionak sarituei eta eskerrik asko bertara gerturatu zineten herritarroi. Hurrengo rallyra arte!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide