Roman Azkue da Sokamuturra 2025 argazki lehiaketaren irabazlea

Santi Elias, Gorka Arregi eta Juan Mari Amenabar 'Otola' epaimahaikideak, lehiaketara aurkeztutako argazkiak ikusten. (AAE)

Inauteri jai giroko argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria, berriz, Alberto Belokirentzat izan da. Zapatuan, martxoak 29, banatuko ditu sariak AAEk Betharramen, erakusketaren inaugurazioarekin batera (13:00).

Roman Azkuek, Aurrez aurre izeneko argazkiarekin, irabazi du Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatutako Sokamuturra 2025 argazki lehiaketa.

Aurreko astean, martxoaren 17an, elkartu zen epaimahai puntuatzailea elkartean; Gorka Arregi, Juan Mari Amenabar Otola eta Santi Elias, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak hirurak, izan dira aurten epaimahaikideak. Inauteri jaietako kaleko zezenaren bueltan egindako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten hemeretzi argazkilariek bidalitako 133 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren, honako erabakia hartu zuten:

1. saria:  Roman Azkue, Aurrez aurre argazkiarekin.

2. saria:  Iñaki Etxenagusia, Panoramika argazkiarekin.

3. saria:  Ander Uria, Sardoren arriskua argazkiarekin.

4. saria: Igor Froilan, Ahhhh argazkiarekin.

5. saria: Aritz Aranbarri, Zezena 3 argazkiarekin.

Iñaki Joaristi Altzarte saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onenari ematen zaiona, Alberto Belokiren Padilla, herria zurekin argazkiarentzat izan da.

Zorionak saritu guztioi.

Sari banaketa eta erakusketa

Urtero bezala, argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa prestatzen ari gara, sarituen argazkiak ere lehenengo aldiz egun horretan ikusi ahal izango direlarik.

Sari banaketa, erakusketa irekitzearekin batera, Betharram aretoan egingo da zapatu honetan, martxoak 29, 13:00etan. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Nahi duenak epaimahaikoen akta esteka honetan du ikusgai: Sokamutururra 2025 lehiaketako akta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide