Aurreko igandean gauzatu zuten Udaberriko Argazki Rallya Azpeitian, eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako hainbat herritatik etorritako 32 argazkilari izan ziren herrian: Zestoa, Arroa, Zumaia, Zarautz, Donostia, Durango, Legazpi, Atxondo, Tolosa, Muxika, Leaburu, Mañeru, Ondarroa, eta, noski, Azpeitikoak. Aipatzekoa da, horien artean, aurten ere zortzi emakume izan direla; tartean, aurtengo irabazlea.
Azken urteetan bezala, aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitian bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, eta hauek izan zituzten atera beharreko argazkien gaiak: udaberria, frontoia, triangelua, txirrindularitza eta egunkaria.
Atzo, igandez, elkartu zen epaimahai puntuatzailea (Karlos Mediavilla, Gorka Gomez eta Iñaki Etxenagusia). Aurtengo Udaberriko Argazki Rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:
1. bilduma onena: Zarauzko Arbil Iciar - 150 euro eta Azpeitiko eskudela
2. bilduma onena: Durangoko Javier Lopez - 120 euro eta garaikurra
3. bilduma onena: Zestoako Adiel Zabala - 90euro eta garaikurra
Herriko lehen ez saritua Igor Froilan izan zen; hark 70 euro eta garaikurra eskuratu ditu. Rallyko argazki onenaren saria, aldiz, Mañeruko Ivan Rodriguezentzako izan da (albiste honetan ageri den argazkia). Hark 50 euro eta garaikurra eskuratu ditu.
Sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 24an gaueko 9tan izango da.
Beti bezala, bilduma sarituak ikusgai daude Ekintzak/Rallyak atalean.