Jexus Artola eta Juan Karlos del Pozo Karmelo Etxegarai ikastolara joan ginen martxo bukaerako goiz batean. Bertan, hiru gelatako haurrei erakutsi genizkien argazki makina desberdinak, eta argazkiak nola atera daitezkeen ere azaldu genien (luzetara, horizontalki, posturak, kamera mugitu gabe, tripodea eta abar). Gainera, geuk atera eta inprimatutako argazki batzuk erakutsi genizkien. Haurrak adi-adi egon ziren, eta galderak egin zizkiguten argazkiak ikustean.
Bigarren ekintza bezala, apirila hasierako goiz batean, sokamuturreko eta inauteri giroko argazkiak ikustera etorri zien haurrak Betharrameko erakusketara. Hiru talde etorri ziren goizean zehar. Juan Karlos eta nik, Jexusek, hasieran Azpeitian sokamuturra noiztik egiten den (500 bat urte) eta horren inguruko beste kontu batzuk kontatu genizkien. Ondoren, argazkiak ikustera pasatu ginen. Ikasleak oso gustura eta galdezka ibili ziren.
Azken ekintza bezala, apirileko bigarren asteazken arratsaldez ikastolara gonbidatu gintuzten, HH 5 mailako haurrek antolatu zuten erakusketara. Esperientzia bezala, beraiek ibili ziren argazkiak ateratzen, eta, ondoren, argazki horiekin erakusketa prestatu zuten. Haurren familietako jende ugari bildu zen hura ikustera, eta denak pozik ikusten ziren argazkigintzari buruz horrelako ekintza bat egin zelako.
Amaitzeko, guk ere, Azpeitiko Argazki Elkarte bezala, gure esker ona azaldu nahi diogu Karmelo Etxegarai ikastolari, eta batik bat HH 5 mailako irakasleei, argazkilaritzari buruzko horrelako ekintza bat aurrera eramateagatik. Eskerrik asko.