12x12 barne argazki lehiaketa urtarrila, otsaila eta martxoa

Otsaileko argazki onena, Adiel Zabalak egindakoa.

Aurreko ostegunean hasi ginen Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 argazki lehiaketarekin, aurten behin ere baino geroago, baina hemen gara berriro.

Aurtengo lehen hiruhileko Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 argazki lehiaketan honako gaiak landu genituen: urtarrilean Lokarria, otsailean Txakurra eta martxoan Eliza.

Hiru gaietako argazkiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak:

1. Urtarrila, Lokarria argazki gaiarekin: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Carlos del Pozo eta hirugarren Adiel Zabala.

2. Otsaila, Txakurrak argazki gaiarekin: lehen Adiel Zabala, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Carlos del Pozo.

3. Martxoa, Eliza argazki gaiarekin: lehen Carlos del Pozo, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Adiel Zabala.

Hona hemen otsaileko lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala hil bakoitzeko lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide