Adiel Zabalaren olatua, apirileko 12x12 lehiaketako lehen postuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

Apirileko 12x12 argazki lehiaketako argazki irabazlea. (Adiel Zabala)

Atzo, osteguna, Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 argazki lehiaketako apirileko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen. Olatuak izan da hil horretako gaia.

Apirileko 12x12 argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, honako hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Adiel Zabala, bigarrena Angel Olabarria eta hirugarrena Juan Carlos del Pozo.

Hona hemen argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide