Atzo, osteguna, ekainean 12x12 barne lehiaketara aurkeztutako argazkiak ikusteko eta bozkatzeko aukera izan genuen. Barridoa zenhileko gaia, hau da, irudi finko baten inguruan mugimendu sentsazioa sortzeko teknika erabili behar zen. Hori ondo egindakoan, enfokatutako subjektu bat dugu, eta horren inguruko objektuak eta atzekaldea mugituta edo borroso agertzen dira, horrela dinamismo sentsazioa sortuz.
Aurkeztutako argazkiak ikusi eta bozketa egin ondoren, hau izan da sailkapena: lehen postuan, Iñigo Olarte; bigarren, Adiel Zabala; eta hirugarren, Ander Uria.
Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, sailkapeneko lehen hiru argazkiak gure Ekintzak /12x12 sailean dituzue ikusgai.