Adiel Zabala eta Ander Uria, 12x12 lehiaketaren uztaileko eta abuztuko lehen sailkatuak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2025ko ira. 5a, 12:51

(Argazkia: Adiel Zabala)

Oporrak atzean utzita, 12x12 barne lehiaketaren emaitzekin itzuli da Azpeitiko Argazki Elkartea.

Ostegunean, 12x12 barne lehiaketaren azken bi hilabeteetako argazkiak begiratzea eta bozkatzea tokatu zitzaigun

Uztaileko gaia erretratoa zen, eta abuztukoa klabe bajua; hau da, kolore nagusia, indar handiena duena, beltza edo iluna den argazkia.

Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren, hauek izan dira emaitzak:

  • Uztaila: 1. Adiel Zabala, 2. Juan Carlos del Pozo eta 3. Iñigo Olarte.
  • Abuztua: 1. Ander Uria, 2. Iñigo Olarte eta 3. Adiel Zabala

Beti bezala, lehen hiru postuetan gelditutako argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide