Adiel Zabalaren hegazkina, iraileko 12x12 lehiaketaren lehen postuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

Hau da iraileko 12x12 lehiaketaren argazki irabazlea. (Adiel Zabala)

Iñigo Olarte sailkatu da bigarren, eta Juan Carlos del Pozo hirugarren, Azpeitiko Argazki Elkartearen barne lehiaketaren joan den hileko ekinaldian.

Joan den ostegunean ikusi eta bozkatu genituen gure 12x12 barne lehiaketaren iraileko argazkiak. Hegazkina zen leihaketan parte hartu nahi zuten Azpeitiko Argazki Elkarteko (AAE) kideen lanetan agertu beharreko gaia.

Argazki guztiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua, Adiel Zabala; bigarrena, Iñigo Olarte; eta hirugarrena, Juan Carlos del Pozo.

Goikoa dugu argazki irabazlea. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide