Gurutze Langarika legazpiarrak (Gipuzkoa) irabazi du 2025ko Udazkenko Argazki Rallya. Arroa, Burlata (Nafarroa), Donostia, Durango (Bizkaia), Eibar (Gipuzkoa), Idiazabal (Gipuzkoa), Lazkao (Gipuzkoa), Noain (Nafarroa), Ordizia (Gipuzkoa), Tolosa (Gipuzkoa), Zestoa... eta, noski, Azpeiti bertakoak. Hainbat herritatik etorritako argazkilariak izan genituen azaroaren 2an Azpeitiko kaleetan, rallyan parte hartzeko. Guztira, 28 argazkilarik parte hartu zuten rallyan; tartean, irabazlea barne, zortzi emakumek.
Azpeitian bertan ibili behar izan ziren argazkilariak, eta hauek izan ziren atera behar izan zituzten bost argazki-gaiak: Udazkena, Jauzia, Bi kolore, Argia-Itzala eta Lapurtua.
Julen Juaristi, Santi Elias eta Iñaki Etxenagusia izan dira aurten epamahaia osatu duten Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak. Rallyra aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia eman zuten:
- Bilduma onena: Gurutze Langarika (150 euro eta garaikurra).
- Bigarren bilduma onena: Carlos Romero (125 euro eta garaikurra).
- Hirugarren bilduma onena: J. Angel Amutxastegi (100 euro eta garaikurra).
- Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Adiel Zabala (90 euro eta garaikurra).
Rallyko argazki onena Raul Lopezen bildumako argazki bat izan da; 60 euro eta garaikurra, berarentzat.
Zorionak guztiei. Sarituen argaki bildumak gure Ekintzak/Rallyak sailean dituzue ikusgai.
Sari banaketa eta proiekzioa, ostegunean
Udazkeneko Argazki Rallyra aurkeztutako argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa ostegun honetan, azaroak 13an, 21:00etan egingo dugu Azpeitiko Argazki Elkartearen lokalean (Dinamoa sormen gunea, Soreasu, lehen solairua).
Denok zaudete gonbidatuta.