Adiel Zabalaren atzazkal argazkia, urriko 12x12 lehiaketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

Adiel Zabalaren argazkia.

Joan den ostegun iluntzean, Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne lehiaketako urriko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen. Urriko lehiaketako gaia Atzazala/k izan genuen.

Azpeitiko Argazki Elkartean urriko 12x12 barne lehiaketako argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren, honako hauek izan ziren bozketen emaitzak: lehen postuan, Adiel Zabala; bigarren, Iñigo Olarte; eta hirugarren postuan, puntu kopuru berarekin, Juan Mari Ibarzabal eta Juan Carlos del Pozo.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala, lehen hiru postuetan gelditutako argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide