Gipuzkoa Garaikurra nazioarteko argazki lehiaketaren 52. edizioko irudiekin osatutako erakusketa zabalik izango da gaurtik hilaren 30era bitartean, Betharrametako aretoan. Lehiaketa horretara aurkeztutako zenbait argazki izango dira ikusgai areto horretan hormetan.
Azpeitiko Argazki Elkarteak zehaztu duenez, epaimahaiak originaltasunagaitk, sormenagatik edo ekarpen artistikoagatik aukeratutako argazki aipagarrienak jarri dituzte erakusketan. Izan ere, aurten 35 herrialdetako 258 argazkilarik parte hartu dute lehiaketan, eta orotara, 2.845 irudi aurkeztu dituzte horiek.
Aurtengo edizioa Maria Plaino errumaniarrak irabazi du, Shapes argazkiari esker. Ondorioz, hark jaso du Gipuzkoako garaikurra. Bestalde, Emy de Lema Nafriak eskuratu du Rocaverdeko Markesaren trofeoa, Flower seller lana tarteko.
Erakusketa egunero izango da zabalik: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.