Iñigo Olarteren argazkien proiekzioa egingo dute ostegunean Dinamoan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

Ostegun honetan, Iñigo Olarte Azpeitiko Argazki Elkarteko kidearen hainbat argazkiren proiekzioa eskainiko dute elkartearen egoitzan.

Iñigo Olarte Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak azken lau urteetan egin dituen bidaien bilduma grafikoa erakutsiko dute ostegun honetan, 21:30ean, argazki elkartearen egoitzan (Dinamoa sormen gunean). Olartek 200 argazki inguru egin ditu bidai horietan, eta hamar gai jorratu ditu horietan, besteak beste, arkitektura (barrukoa nahiz kanpokoa), zuhaitzak, bideak, objetuak eta pertsonak. Irudiak zuri beltzean nahiz koloretan erakutsiko dituzte.

Emanaldi irekia izango da, beraz, elkarteko kideek argazkilari bikain horren lana ezagutzera animatu ditu herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide