San Tomas eguneko argazkien erakusketa irekiko dute gaur Betharram aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2025eko abenduaren 9a

San Tomas eguneko argazkien erakusketa Betharram aretoan. (Azpeitiko Argazki Elkartea)

2024ko San Tomas eguneko argazkiekin erakusketa zabalduko du gaur Azpeitiko Argazki Elkarteak, eta abenduaren 20ra bitartean egongo da irudiak ikusteko aukera.

Iazko San Tomas egunean ateratako argazkiekin erakusketa zabalduko du gaur, 18:00etan, Azpeitiko Argazki Elkarteak Betharram aretoan. Argazki erakusketa abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara bitartean ikusi ahal izango da erakusketa, eta asteburuetan eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide