Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazki ikastaroa antolatu du 2026 urterako. Dinamoan eskainiko dituzten saioetan, Reflex kamera digitala erabiltzen erakutsiko diete herritarrei. Argazki kamera duenak eramatea eskatu dute, hala ere, ez da beharrezkoa kamera izatea ikastaroan parte hartzeko. Irteera praktikoak ere egingo dituzte.
Izen eman nahi duten herritarrek aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz egin dezakete. Idazten lehenak lehentasuna izango dute, eta izena emateko azken eguna urtarrilak 26a izango da.
Honakoak dira ikastaroari buruzko xehetasunak:
- Noiz: 2026ko otsailak 4tik, martxoak 25ra arte (Otsailak 4-11-18-25, Martxoak 4-11-18-25 egunetan).
- Eguna eta ordua: asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era.
- Non: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, Dinamoa sormen gunearen 1. solairuan.
- Prezioa: 60 euro.
- Parte hartzaile kopurua: 20 lagun gehienez (gutxienez 10)
- Oharra: Ikastaroa euskaraz izango da.