Iñigo Olarteren mendi elurtua abenduko 12x12 irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea

Izarraitz elurtuta. (Iñigo Olarte)

Atzo egin zuten Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek atzo egin zuten abenduko 12x12 lehiaketaren bozketa.

Urtarrila hasi dugu, eta horrekin batera egokitu zen atzo 2025. urteko 12x12 lehiaketako azken gaiaren inguruko bozketa egitea. Abenduko gaia Negua izan zen.

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek argazki guztiak ikusi zituzten atzo, eta balorazioa egin ere bai. Honako hauek izan ziren atzoko bozketaren emaitzak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren Juan Carlos del Pozo.

Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide