Adiel Zabala, 2025eko 12x12 barne lehiaketaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2026ko urtarrilaren 16a

Zabalak 'Olatuak' gai hartuta apirilean ateratako argazkia.

Bigarren egin du Iñigo Olartek, eta hirugarren, berriz, Juan Carlos del Pozo sailkatu da. Zabalarena izan da urteko argazki bildumarik onena. Aurtengo barne lehiaketa martxan du dagoeneko Azpeitiko Argazki Elkarteak.

Adiel Zabala izan da Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne lehiaketaren 2025eko edizioaren irabazlea. Bigarren egin du Iñigo Olartek, eta hirugarren, berriz, Juan Carlos del Pozo sailkatu da.

Hilero-hilero gai bat proposatzen du elkarteak, kideek argazkiak atera eta lehiaketara aurkezteko, eta iazko hilabeteroko emaitzak guztiak kontuan hartuta, Zabala kokatu da sailkapenaren buruan. Hain zuzen ere, harena izan da argazki bildumarik onena.

Eskerrak eman nahi dizkiegu hilabete hauetan lehiaketan parte hartu duten bazkide guztiei, eta 2026an hilabete bakoitzeko gaiak beren kameren bidez adieraztera gonbidatu nahi ditugu. Aurtengo gaien zerrenda elkartearen webguneko 12x12 ekintzen atalean ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide