Alberto Belokik irabazi du 2025eko San Tomas argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2026ko urtarrilaren 16a

2025eko San Tomas eguneko lehiaketako argazki irabazlea, Alberto Belokirena.

Hirugarren urtez jarraian, San Tomas eguneko argazki lehiaketa irabazi du Alberto Belokik. Atzo, ostegunez, egin zuen sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkarteak.

Hirugarren urtez jarraian, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen duen San Tomas eguneko lehiaketa irabazi du Alberto Belokik. Atzo, ostegunez, egin zuten 2025eko San Tomas eguneko argazki onenak saritzeko ekitaldia.

Aurtengo epaimahaia Iñaki Etxenagusiak, Valen Garciak eta Angel Olabarriak osatu dute, eta argazki guztiak ikusi eta puntuatu ondoren, honako emaitza eman zuten: bilduma onena eta lehenengo postua, Alberto Belokirentzat izan zen; Adiel Zabalak egin zuen bigarren, eta hirugarren, berriz, Iñigo Olartek.

Ohitura denez sarituek bakarrik ez, parte hartzaile guztiek izan zituzten beraien sari gozoak.

Nahi duenak Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean ikus ditzake sari banaketako argazkiak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide