Oinarrizko argazkigintza ikastaroan izen emateko azken egunak dira

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2026ko urtarrilaren 26a

Argazkilari bat irudia egiten. (Pixanby)

Ostegunera bitartean zabalik izango da reflex kamerei buruz Azpeitiko Argazki Elkarteak otsailean eta martxoan eskainiko duen ikastaroan izena emateko epea. Saioak 20:00etatik 21:30era izango dira, Dinamoa sormen gunean.

Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazki ikastaroa antolatu du berriro. Reflex kamera digitalaren erabileraz azalpenak emango dituzte saioetan, eta irteera praktikoak ere egingo dituzte. Argazki kamera duenak saioetara eramatea eskatu dute antolatzaileek, baina ez da beharrezkoa izango.

Ikastaroan izena eman nahi duenak aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbidera mezua bidali beharko du, eta osteguna, urtarrilaren 29a, izango da horretarako azken eguna. Aurrena idazten dutenek izango dute lehentasuna; izan ere, gehienez, hogei lagunek parte hartu ahal izango dute –gutxienez hamarrek–.

Ikastaroa otsailaren 4tik martxoaren 25era eskainiko dute; otsailaren 4an, 11n, 18an eta 25ean nahiz martxoaren 4an, 11n, 18an eta 25ean izango dira saioak, 20:00etatik 21:30era, Azpeitiko Argazki Elkarteak Dinamoa sormen gunean duen egoitzan. Partaideek 60 euro ordaindu beharko dute ikastaroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide